XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreko egunez beren aitorketak egiñaz, gertu ziran urrengo eguneko gudaka gogorrerako.

Asko eroiko ziran zaurituta ta geio ez jeikitzeko ere bai.

Erramon'ek bere bizitza osoko aitorketa egin zuan.

Egun-sentian apaizak lubakian Meza eman zuan, Erramon eta Matxin'ek lagundurik.

Jauna artu, ta gaueko gudaketarako gertuerak egiten igaro zuten eguna.

Frantzitarren kañoiak, sua ta burnia zerizkiotela, bere lozorrotik esnatu zuten gau illuna.

Euskaldun gudariak lurrean arrastaka ta zulotik-zulora, tiroka, aurrera zijoazten polliki-polliki.

Doixtarren kañoi-otsa ixildu zan baña lubakietatik ta ametralladora-kabietatik izugarrizko su-jasa bizia zetorren aurreratzen ari ziran gudariengana.

Erramon ta Matxin, alkarren ondoan, orpoz-orpo zijuazten.

Alako batean Matxin lurrera zerraldo eroritzen da....

Makurtzen zaio Erramon ta aztertzen du....

Oraindik bizi da.

Bizkarrean artu ta zulo batera darama, gurutze-gorridunak, bizirik jaso dezaten.

Baña, bere eginkizun maitekorra betetzeko betarik etzuan izan.

Su-bolada batek, biok maite-besarka-estuan, lurrean zerraldo utzi zitun.

Guda-zelaia zaurituz ta illotzez josia gelditu zan.

Gero, auek jaso ta eramatera etorri ziranak Matxin ta Erramon, laztan batean loturik,(...).